XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bestalde, aerodinamikaren arloan mailakoa ohi delarik, metodo horrek nahiko emaitza onak ematen dituela esan dezakegu.

20.5. JARRAITASUNAREN EKUAZIOA

Jarraitasunaren ekuazioa deritzoguna, izatez, fluidoaren jariapena gertatzen ari den bitartean dirauen masaren kontserbazioaren printzipioa adierazten digun ekuazioa besterik ez da.

Ekuazio hori adierazteko deskripzio eulertarra erabiliko dugu eta espazioko bolumen finko bat kontsideratuko dugu, V, kontrolerako bolumena delako izenaz izendatuko duguna (20.6.a. irudia).

Bolumen hori inguratzen duen gainazalari S deritzogu, eta bolumena edonolakoa eta edozein izan daiteke, baina behin aukeratu eta gero, finkoa.

t aldiunean V bolumen horretan izango den masa, honakoa da:

20.6.irudia. a) Kontrolerako bolumena (V) eta dagokion gainazala (S), gainazal-elementu diferentziala adierazirik.

b) V bolumeneko masaren higiduraren adierazpena.

Masa hori higitzen ari da, baina beraren higidurari jarraiturik, jarraitasunaren ekuazioak masa hori bertan dagoela esan nahi du.

Matematikoki esanik, Mv-ren deribatu partikularrak nulua izan beharko du (...).